XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Pertsonal funtzionarioaren ordainsariak: Ikastetxeko pertsonal funtzionarioak (patronatuak eta HBko ikastetxe batzuek) hartutako ordainsariak barnehartzen ditu.
b) Bestelako subentzioak
Beste sail edo organismo publikoetatik etorri eta ikastetxeak irakas-jarduerarako destinoarekin hartutako subentzioak dira.
Hiru mota bereizten dira: Eusko Jaurlaritzako beste sailak, udalak eta diputazioak.
Kuotengatiko sarrerakIkasleek ikastetxean hartutako zerbitzuen ordain bezala erregularki egiten dituzten ekarpenak dira, eta obligaziozko izaera du horien ordainketak.
Bereizten dira:
a) Irakaskuntzako kuotakIkastetxeko irakastordu ofizialen barnean emandako izaera orokorreko irakas-jarduerengatiko kobrantzak besarkatzen ditu.
Besarkatzen ditu gainera: ikastetxeak ikasle guztiei entregatzen dien material didaktikoagatiko hiru hilero, urtero, etab.oroko kobrantzak, ikastetxeak itzultzekoak ez diren inskripzio-eskubideak eta errezibuetan erregularki jasotzen diren beste kontzeptu haiek.
b) Asistentzi zerbitzuengatik kobratutako kuotak
Garraio, egoitza eta jantokiaren zerbitzuez baliatzeagatik ordaindutako kuotak.
Beste sarrerakIkastetxeak honako kontzeptu hauengatik hartzen dituen beste sarrera-motak besarkatzen ditu:
a) Irakaskuntza osagarriaIkastetxeko irakastordu ofizialetatik kanpora emandako irakaskuntzari dagozkion kuotengatik eta beti ikasleentzat borondatezko izaerarekin egindako sarrerak dira.
b) Jarduera osagarriakHertsiki irakaskuntzakoak ez izanik formazioko jarduerei dagozkien kuotengatiko sarrerak dira.
c) Beste sarrerakHemen sartzen da aurreko epigrafeetan konputatu ez den bestelako edozein sarrera.
IRAKASKUNTZA PUBLIKOAREN GASTUA ETA FINANTZAKETA Gastu-zentroaa) Irakaskuntzako gastuak.
Irakaskuntza pribatuaren gastu-sail berberak barnehartzen dira, finantza-gastuak eta amortizazioak salbu.
b) Asistentzi zerbitzuen gastuak. Irakaskuntza pribatuan barnehartutako kontzeptuak sartzen dira.